An Open Letter to Beatrice Ask

Jonas Hassen Khemiri

Artwork by Ellen Blom

2009. urtean, Suediako gobernuak Migrazio Sailarekin batera, REVA proiektua aurrera eraman zuen, Suedian legez kanpo dauden pertsonen kasuen egozketak bizkortzeko asmoz. Programa hau Stockholmon besterik baino ez da ezarri, non poliziak nortasun agiriak eskatzen hasi den, haien susmoetan ziurtagiriak ez dituzten pertsonei. Poliziak itxurengatik bakarrik nortasun agiria eskatzeko eskubiderik ez izan arren, askok esan ohi dute zalantzan jarriak izan direla "Suediar itxura" ez dutelako, haien auzirako, polizia arrazakeri-profila sustatzen hasi da, deportazio kopurua handitzeko asmoz.

Ustekoa den legez, honek iskanbila sortu du, baina Justiziako Ministra den Beatrice Ask-eri irratian elkarrizketa bat egin zioten ea profil honengatik kezkaturik dagoen itaunduz. Edoizen kezka arbuiatu zuen berak, arrazakeri-profil hau jendearen "esperientzia pertsonala" besterik ez zela erantzun zuenean, eta ez zuela inolako neurri espezifikorik hartuko arazo hau bideratzeko.

Jonas Hassen Khemiri idazleak gutun ireki hau idatzi zuen Ask-en komentarioen ihardespen gisara. Dagens Nyheter izeneko Sctokholmoko egunkarian publikatu zen, 2013ko Martxoaren 13an. Eguna bukatutakoan, gisa-sareetan gehien publikatu zen DN.se artikulua bihurtu zen. Istorio honi buruzko DN artikulu baten arabera, teoriaz, Suediar guztiek dauzkaten Twitter kontu bat beste pertsonengana hurbildu zen artikulua. Suediarren historian gehien estekatu den testua da orain.

—Rachel Willson-Broyles


Beatrice Ask agurgarria,

Gauza asko daude desberdintzen gaituztenak. 50. hamarkadan jaio zinen zu, ni 70.nean. Zu emakumea zara, ni gizona ordea. Zu politikaria zara, ni idazlea. Baina beste gauza asko ditugu amankomunean. Biok ikasi dugu nazioartekoekonomia (ikasketak bukatzeke). Ia orrazkera berdina daukagu (nahiz eta gure kolorea ezberdina izan).

Eta herrialde honetako herritar osoak gara, muga berdinetan jaioak, hizkuntza, bandera, historia eta azpiegituraz lotuak. Berdinak gara gu, Legearen aurrean.  

Beraz, harriturik utzi ninduzun aurreko ostegunean, P1 Morgon programak Justizi Ministroa izanik, ea kezkarik zeneukan poliziak jendea (herritarrok, zergak ordaintzen dituztenak, boto-emaileak) haien itxura beltz, ile-ezhoriarenengatik gelditu dutela beraien nortasun agiria eskatzeko galdetu zizutenean eta zuk honakoa erantzun zenuenean:

"Norberaren esperientzia 'zergaitik itaundu nauten' oso pertsonala bihurtu daiteke, noski. Badira batzuk aurretiaz epaituak izan direnak eta beti auzituak sentitzen direnak, nahiz eta pertsona ikusita kondenatua izan den jakiterik ez dagoen [...] Polizia legeen eta arauen arabera jokatzen ari dela gaitzetsi aurretik, egoera guztia ulertu behar dugu".

Hitz hautaketa interesgarria: "aurretiaz epaituak". Horixe bera gara gu: errudunak, bestelakoa frogatu arte. Noiz bilakatzen da esperientzia pertsonala arrazismo egitura? Noiz bihurtzen da bereizkeria, zapalketa, bortizkeria? Eta nolatan "egoera guzti horrek" bazter litzake herritarren horrenbeste esperientzia pertsonal?

Eskaera simple batekin idazten dizut, Beatrice Ask. Gure burua eta esperientziak trukatu nahi ditut. Goazen ba! Egin dezagun! Zu ez zara batere uzkurra izan ideia burugabeentzat! (Oraindik gogoan dut zure sugerentzia polemikoa: sexua erosten dutenei, izpilikudun gutunazal batean bidali behar zitzaiela kaleratze-agiria). Gure burua truka ditzagun 24 orduz. Lehenengo, zure azalean jarriko naiz politika mundu patrialkal honetan emakumezkoa izatea zer den uler nadin. Gero, nire tokian jarri zaitezke, honakoa uler ditzazun: kalera zoazenean, metroa hartzera edota merkatal zentrura esaterako eta polizia bertan ikusten duzunean, Legea bere alde daukalarik, zure inozentzia frogatzeko eskubide osoz hurbiltzen zaizunean, oroitzapenak datozkidala burura. Beste bortxakeri batzuk, beste uniforme batzuk, beste itxura batzuk. Eta ez, ez dugu Bigarren Mundu Gerrara jo behar, edota 80. hamarkadako Alemania edo Hego Afrikara. Gure azken urteotako suediako historia nahikoa da, gure buruak bapatean gomutan dituen itsumusustuz hautatutako esperientziak dira-eta.

Gomutan dut sei urte izan eta Arlandan, gure herrialde amankomunean, lurreratu ginenean. Aduanarantz jo dugu aitarekin. Aitak izerdiz beteriko eskuak ditu, eztarria garbitzen du, ilea apaintzen du eta zapatak distiratsu mantentzen ditu. Bere pasaporte suediarra poltsiko egokian duela bitan egiaztatzen du. Azal zuriko pertsona pasatzen uzten dituzte. Baina gure aita geldiarazten dute. Eta pentsatzen jartzen gara. Balitike zoritxarra izatea. Hamar urte izan eta eszena berdina errepikatzen da. Beharbada, bere azentua izango zen. Hamabi urte izan eta eszena berdina ikusten dugu. Beharbada zuloz beterik eta kremaiera hautsirik duen poltsa izango zen. Hamalau urterekin, hamaseirekin edota hemezortzirekin, berdin.

Zazpi urte izan eta eskolara hasterakoan, semeek bere aiten kanportasun hori mamituko duten aita beldurtiaren aurkezpenak honela dio: "Gure antzemana duzunean, besteak baino mila bider hobea izan behar duzu, baztertua izan nahi ez baduzu".

"Zergaitik?"

"Denak arraziztak direlako."

"Arrazizta al zara?"

"Denak, ni izan ezik."

Horrelaxe funtzionatzen du arrazizmoak. Ez da inoiz gure kulpabilidadearen parte, edota gure historiaren parte edo odolaren parte. Beste nonbaiten aurki genezake, inoiz ez hemen, nigan edo gugan.

Gomutan dut, zortzi urte izan eta akziozko filmeak ikusten nituenean, non gizon beltzek bortxakeriak egiten dituzten, ahozpeka laidotu, beraien umeak bahitu, manipulatu eta gezurrak esan, eta ostu, eta bortxatu. Hamasei urte izan, hemeretzi, hogei, hogeita-hamairu, eta dimentsio bakarreko pertsonai berdinak behin eta berriz agerian uzten ikusi.

Bederatzi urte izan eta klaseko empoioia bihurtzea erabaki, munduko ipurgarbitzaile nagusiena. Dena doakigu planaren arabera, baina ordezko andereinoa datorrenean, automatikoki istuli-sortzaileetzat jotzen gaitu.

Hamar urte izan eta skinhead-ak gure atzetik lehenbizikoz (baina ez azkenengoz) ibili zirenean. Gutaz ohartzen dira Högalid Elizako egurrezko bankuetan, eta orro egiten dute baina gu ate atzean eskutatzen gara, odol zaporea ahoan dugula eta gure amankomuneko bihotz taupadak oihukatzen ditugu, etxera iritsi bitartean.

Hamaika urte izan eta komikiak irakurri non orientalak ere exotiko eta mistikoak diren, begi-marroi ederrekin, sensualak (baina baita iruzurtiak ere).

Hamabi urte izan eta Mega Skivakademien-era CDak entzutera joaten ginean, eta bertara joaten ginen guztietan guardiek marrazoak bezala inguratzen gaituztenean, beraien walkie-talkietan hitz egiten eta metro pare batetara jarraitzen gintuztenean. Eta ohiz bezala jarduten dugu gure gorputz-hizkuntza ahalik eta kriminaltasun txikiena erakusten. Jarraitu ohi bezala, Beatrice. Beti bezala har ezazu arnasa. Zoaz CDen apalategietara eta Tupac albuma har ezazu, baina kontuz, EZ ezazu lapurtu. Guardiak espiatzen jarraitzen du, eta nonbaiten, gure gorputz berberean, sakonean, lotsaz beteriko plazerra aurki dezakegu, giza- estrukturak gure aita irutzurtu duelako kutsu batean, zergaitik gure aitek ez zuten inoiz hemen arrakastarik aurkitzearen azalpena aurkitzen saiatzean, berriz itzulitako eskaera-orri mordoxketan beraien ametsak galdu ziren zergatia bilatzerakoan.

Hamahiru urte izan eta gaztetxera lagunekin joaten hasten ginenean, non istorioak entzuten dituzun. Lagun baten anai nagusiak Norrmalmko polizia bati iharduki egin eta poliziaren furgonetan barruan sartu eta gero Nackan utzi zuenean, sudurretik odoletan. Lagun baten lehengusua, Slusseko metroko gela txikian arrastaka sartu eta astindu ederra eman zionean (telefono-aurkibide liburua hanken artean jarri, ubeldurak utz ez zezaten). Aitaren laguna, N, poliziak aurkitu zuenean eta mozkorren logelan giltzapetu zutenean, hitzak gaizki ahoskatzen zebilelako, baina polizia ez zen ohartu hurrengo goizerarte, gizonak zerbait  ez-ohikoa zuela. Urgentzietan, aneurisma sintomak aurkitu ohi zioten eta bere neska-lagunak honakoa esan zuen bere hiletan: "deitu izan baninduten, alkoholik edaten ez zuela esango niekeen".

Hamahiru urte eta erdi izan eta rifle eta laserdun gizon batek setiatuta duen hiri batean bizitzea, nork zazpi hilabetetan hamaika ile-beltzeko pertsona tirokatzen dituen, poliziak inongo kasurik egin gabe. Eta amankomuean dugun burmuina pentsatzen hasten hasia da, beti musulmanak direla egoera txarrenean daudenak, arabiar izenak dituztenak direla botere gutxien dituztenak (eta beste garai batzuk guztiz erreprimitzen ditugu – adibidez, eskolan beti "Judutarra" deitzen genion mutil hori bere praketatik hesian kateatu zutenean, gerrikotik giltzarrapo batekin lotua, eta denek barre egiten ziotenean askatzen saiatzen zen bakoitzean; berak ere barre egiten zuen, beno, saiatu egiten zen, barre egiten al genuen?

Hamalau urte izan eta Hornsgataneko McDonald's-etik irten eta bi poliziek gure nortasun agiria eskatzean. Hamabost urte izan eta Expert dendan kanpoan itxaroten egon eta patruila batek gelditu, polizi bi atera eta gure nortasuna eskatuz ea dena "ondo" doan galdetzea. Ondoren, patruiara jotzen dute berriz.

Momentu oro, barrua burrukan daukatu. Badago ahots bat honela esaten duena: ez daukate inongo eskubide putarik gu juzgatzeko. Ezin dute beraien uniforme putekin hiria akojonatu. Ez da zilegi gure auzoetan gu inseguru sentiaraztea.

Baina beste ahotsak zera dio: Eta gure errua bada? Zihurrenik ozenegi hitz egiten ari gara. Zapatilak eta sudaderak jazten ditugu. Gure bakero handiegiek poltsiko susmagarri nahikoa daukate. Oharkabean kinki koloreko ilea daramagu. Gorputzean melanina gutxiago izatea aukeratu behar izan bagenu... baina gure abizenek herri hau, mundu handiago baten parte dela gogoratzen dizute. Gazteak ginen. Dena desberdina izango da zahartzen garenean.

Eta gure amankomuneko gorputza hazi zen, Beatrice Ask. Gaztetxean jolasteari utzi genion, sudadera, jaka beltz batengatik aldatu genuen; bisera bufandagatik. Saski-baloira jolasteari utzi genion eta ekonomia ikasten hasi ginen Stockholmoko Handelshögskolan. Egun batean Stockholmoko geltoki zentralean geunden, gure koadernoetan zerbait apuntatzen (nahiz eta ekonomia ikasten egon, sekretuan beti izan dugulako autore bilakatzeko amets).

Bapatean, gure eskuinean, norbait agertu zaigu, gizon sendoa da, eta aurikular batzuk dauzka. "Zer moduz?" Nortasun agiria eskatu digu ondoren, polizien erara harrapatu eta furgonetara zuzentzen gaituzte, nor garen esandakoa benetan zihurta dezaten, agidanez konfirmazioa izatera itxaroten dugun bitartean. Dirudienez, bila dabiltzaten norbaiten itxura daukagu. Poliziaren furgonetan gaude eserita, hogei minutuz. Bakarrik. Baina ez guztiz bakarrik. Milaka pertsona ari dira ingurutik paseatzen. Eta gu begira dabiltzate, begiradek honela xuxurlatzen dute: "Begira. Beste bat. Gure aurreiritzien arabera guztiz jokatzen ari den beste bat."

Nahi izango nukeen, bai, zu furgoneta horretan nirekin egon bazina, Beatrice Ask. Baina zu ez zeunden. Ni bakarrik nengoen. Eta begirada guzti hauek ikusi nituen eta nire inozentzia frogatzen saiatu nintzen, toki batean paraturik nengoelako, bestelako itxura batekin. Baina oso zaila da zure inozentzia frogatzea poliziaren furgonetako atzeko partetik.

Eta ezinezkoa da komunitate baten parte izatea Botereak "Beste bat" zarela asumitzen duenean.

Hogei minutu pasa eta gero, furgonetatik aske gara, barkamenik ez, azalpenik ez. "Proceda" besterik ez, ordea. Eta adrenalinaz beteriko gorputzak tokia utzi zuen eta buruak zera esan zidan, "Honi buruz idatzi beharra daukat." Baina zerbaitek esaten zidan ez zela gertatuko. Gure bizipenak, Beatrice Ask, ez direlako ezer besteenekin konparatuta; gure gorputza aduana honetako aldean hazi zen, gure ama suediarra da, gure errealitatea bururdiz beteriko logela bat da botererik, baliabiderik, paperrik ez dutenenekin konparatuz. Deportazioak ez gaitu mehatxatzen. Ez daukagu gartzelara joateko arriskua, noizbait Suediara itzultzeko asmoa badaukagu. Eta beraien egoera larriagoa dela jakinda ere, isilpean geratzea aukeratzen dugu. Eta urteak igaro eta gero REVA iritsi zen "lege eta eraginkortasun proiektuaren ezarpena." Polizia, zentru komerzialetan jendea bilatzen hasi zen, paper gabeko pertsonei laguntzen zaien kliniketan itxaroten zuten, seme-alaba suediarrak zituzten familiak deportatzen zituzten, umeak herrialde horietan inoiz egon ez arren, eta suediar herritarrak beraien nortasun agiria erakutsi behar izaten zituzten benetan bertakoak zirela frogatzeko, eta Justiziako Minostro batek esan zuen hau ez dela arrazakeria, "esperientzia pertsonala" baizik. Boterearen rutina. Indarkeriaren ohitura. Bakoitzak bere lana betetzen baino ez da egiten ari. Segurtasun guardak, polizia, aduanako ofizialak, politikariak, herritarrak.

Eta orain zuk geldiarazten nauzu eta esaten didazu "baina zer da ulertzen ez duzuna? Legea, denek jarraitu behar dute". Eta gure erantzuna: "Baina Legea lege-gabea bada?"

Eta zuk honela erantzuten duzu, "Prioritate kontua da, eta ez daukagu baliabide nahikoa." Eta guk honela erantzuten dizugu, "nolatan daukazue dirua baliabide gutxiko jendea jazartzeko, baina inoiz ez hauek defendatzeko?"

Eta zuk honela diozu: "Baina nola konbinatu dezakegu gizarte segurtasun sare zabal bat denen ongi-etortzearekin batera?" Eta burua makurtzen dugu eta eztarria garbitzen dugu, zeren egia esateko, ez daukagu erantzun zehatzik. Baina zihur gaude pertsona bat ezin dela legez kanpo egon eta zerbait egin behar dugula uniformedunek segurtasuna eza zabaltzen dutenean, edota Legea herritarren aurka bilakatzen denean. Nahikoa izan duzu, Beatrice Ask, agur diotzazu gorputzari, hau luzeegia izan dela uste duzu, errepikapen gehiegi, harira joan gabe, eta arrazoi duzu, ez dago amaierarik, ez dago konponbiderik, ezta larrialdietarako irteerarik ere, dena errepikatuz joango da, egitura ez da desagertuko nahiz eta REVAren aurka egiten badugu; REVA etengabeko indar gutxiko zapalkuntza logikoa da, REVAk gure irudi nazionalista bisortzeko ezintasuna ematen digu, gaur egun, zuriak ez diren pertsonak tabernetan zakabanatzen dira, seguratek harrapa ez dezaten, eta etxea erosten joango zaizkizunak beraien bikoteen abizenak erabiliko dituzte, etxea sal diezaiezun, eta orain, laneko eskari-orrietan guztiz suediarra den herriatarrak "SUEDIAN JAIOA ETA HEZIA" idazten du letra larriz, badakielako zer gertatuko zaion ostera. Baina inork ez du ezer egiten. Gu, gure herritar (batzuei) eskaini ahal diegun eta harro gauden segurtasuna bilatzera datoztenak gurutzatzen saiatzen gara ordea. Eta "gu" idazten dut, osotasun honetako parte garelako, gizarte honetakoa, gu.

Proceda.